talentua ereiten programak...

Eskualdeko enpresa batean erronka teknologiko jakin bat garatuz profesionalki hazteko aukera eskaintzen dizu. Erronka honetan, TALENTUA, PRESTAKUNTZA-ZENTROAK, ENPRESAK ETA TEKNOLOGIA batu nahi ditugu, eta proiektuan lanean jarraitzeko beka bat irabazteko aukera eskaini.

Talentua Ereiten programari esker, aukera profesional berriak eskaini nahi ditugu teknologiaren arloan, eta, horrela, Oarsoaldea eskualdea eraldatzen lagundu.
Gainera, programa honen bidez gure aletxoa eman nahi dugu, STEM eremuan emakumeen presentzia areagotzeko.

PERTSONA HAU BAZARA...

18 urtetik gorakoa...

STEM arloren batean oinarrizko prestakuntza baduzu (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika).

Edo erdi-mailako, goi-mailako, unibertsitate-graduko, masterreko, doktoretzako edo beste hainbat ikasketetako azken urtean bazabiltza.

Izaera berritzaile eta sortzailea izateaz gain, erronka teknologikoekiko jakin-mina beti izan baduzu...

Aldaketak eta konponbideak sortzeko gaitasuna baduzu...

Etorkizun profesionala izateko eta proiektu teknologikoen garapenarekin konektatuta egoteko nahia dutenentzat.

Oarsoaldean programa honetan parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu.

horrelakoA izango da prozesua


Talentua Ereitenek izena eman duzuen guztien artean 5-10 pertsona aukeratuko ditu "STEM bidez garatzen ikasi" prestakuntza-saioetan parte hartzeko. (Ikastaroen hasiera, ekainaren bigarren erdialdean).

Saio horien ondoren, parte-hartzaile bakoitzaren eta Oarsoaldeko enpresetan identifikatutako erronken artean matchinga egingo da, proiektu bakoitzaren garapenerako.

Proiektuak zuzenean programaren barruan definitutako enpresekin garatuko dira, bertan enpresa barruko tutore baten laguntzaz aurrera eramanez proiektuak.

Proiektu guztien artean 2 bekadun profesional hautatuko dira, proiektu horretan 3 hilabete gehiagoz lanean jarraitu ahal izateko.

erronkak

Erronka hauetan eman dezakezu izena. Irakurri arretaz, pentsatu zure profilarekin horietakoren bat garatu ahal izango zenukeen eta ez izan zalantzarik izena emateko.
Lehenetsitako profilak ez ditu beste profil mota batzuk baztertzen; beraz, erronka horietakoren bat garatzeko gai bazara, eman izena; ez diegu mugarik jarri nahi ez gure erronkei, ezta zure talentuari ere.

gehiago jakin nahi duzu?



Datorren asteartean, maiatzaren 25ean, saio informatibo bat antolatu dugu online, proiektua eta parte hartu ditzakezun erronkak azaltzeko.
Ez duzu ezer galtzen bertan izateagatik, eta programa interesatzen bazaizu eta parte hartzen baduzu, beka bat irabazteko aukera izango duzu gustuko erronka garatuz.

KONTAIGUZU NOR ZAREN

Zein teknologia interesatzen zaizkizun.

Zein erronka interesatzen zaizun.

Zer ezagutza eta gaitasun dituzun.

Eta zergatik zaren zu pertsona egokiena interesatzen zaizun erronka hori garatzeko.

 ZERTAN DATZA BEKA SARIA? 

 

BEKA-GARAPEN PROFESIONALA saria aukera aparta da eskualdeko enpresa batean benetako erronka bat garatu nahi duen edonorentzat.

Zer eskaintzen dizu Talentua Ereiten Bekak?

3 hilabetez Prestakuntza-plan batean parte-hartzeko aukera izango duzu, enpresetan proiektuak garatu ahal izateko behar diren ezagutzak jasotzeko.

Aholkularitza pertsonalizatua proiektu teknologikoen kudeaketa eta jarraipenerako tresna eta metodologiei buruz. Enpresan erronka garatzeko eman behar dituzun urratsei buruzko informazioa izango duzu.

Erronka teknologiko baten garapena eskualdeko enpresa batekin.

Eta aurkeztutako proiektu guztietatik bi hautatuko dira ekarpen ekonomikoa jasotzeko:
7.000 € lehenengo aukeratuarentzat.
Eta 5.500 € bigarrenarentzat.

Ekarpen hau proiektuaren garapenerako erabiliko da zure kontratazioaren bitartez.


TALENTUA EREITEN zure garapen profesionalerako aukera bat da, epe jakin batean enpresan erronka zehatz bat garatuz lan eginez, lana burutzen den enpresan etorkizunerako aukera bat sortzeaz eta lan-aukera berriak izateko laguntza emateaz gain. 

PROGRAMAREN OINARRIAK

 Talentu teknologikoko lehiaketa bat da TALENTUA EREITEN proiektua, Oarsoaldea  Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatua. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren programaren bidez dago diruz lagunduta: "Enpresetan talentua eta pertsonen ikaskuntza sustatzea - 2020ko deialdia". 

Hauek dira TALENTUA EREITENen parte hartzeko oinarriak 

 ZER BALORATUKO dugu PROIEKTUA GARATZEKO ZURE HAUTAGAITZAn? 

 

Gaitasun teknikoak eta prestakuntza
Ekimena eta autonomia
Emozioa eta ilusioa
Konpromisoa
Lidergoa
Lankidetza-gaitasuna

Genero-ikuspegia 

demo day

Datorren uztailaren 29an, 12:00etatik 14:00etara, TALENTUA EREITEN beka-programan parte hartzen duten proiektu teknologikoen online aurkezpena egingo da. Ezagutu nahi dituzu? 

NOR GARA

Oarsoaldea gara, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalen eskualdeko garapen agentzia. Gure udalerriek eskualdeko enpresa-ehuna bultzatzearen aldeko apustua egiten dute, eta, beraz, beren bidean laguntzen diegu. Beraz, arlo honetan egiten dugun lana honako hau da:
Gure enpresa-sarearen sustapenean balioa sortu.
Talentua indartzea.
Eskualdeari balioa ematea enpresa-sarearen zerbitzurako azpiegitura, ekipamendu eta instalazioen bitartez.
Baita gure elementu bereizgarri eta osagarriez hornitzea ere, enpresentzako laguntza-ekimen eta azpiegituren egoera osatzen lagunduz.

Baina ez dugu enpresekin bakarrik lan egiten...